XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ozeano atlantiarra / Kantauri itsasoa / Bizkaiko mendilerroa / Kantauriko mendilerroa / Leon-go mendiak / Sistema zentrala / Toledoko mendiak / Morena mendizerra / Sistema betikoa / Sistema iberiarra / Pirineoak / Kataluniako itsasaldeko mendikatea / Mediterraneo itsasoa.

ISURIALDE ATLANTIKOAN hiru ibai multzo bereiz ditzakegu: Galiziakoak, sapaldakoak eta betikoak.

Galiziako ibaien ibilgua Kantauri isurialdekoen antzekoa da, nahiz eta hauen ibilbidea eta perfila lasaiagoa eta lauagoa den.

Mazizo Galaikoan jaiotzen dira eta denetan garrantzitsuena Miño ibaia da.

Miñok duen ibaiadar handiena Sil izenekoa da eta horrek ur asko eramaten dio.

Miño ez da ibai luzea (340 Km.), baina bai oso emaritsua.

Sapaldako ibaiak askoz ere luzeagoak dira, baina emaria askoz ere irregularra dute.

Hauek dira ibai nagusiak: Duero ibaia (937 Km.) Urbion tontorretan jaiotzen da.

Eta bera da isurialde atlantiarreko ibai emaritsuena.

Duero arroak Ipar Azpi-Sapalda osoa hartzen du eta bere ibaiadar nabarmenenak Pisuerga eta Tormes dira: lehendabizikoa ezkerretik elkartzen zaio eta bigarrena eskubitik.

- Tajo ibaia (1.008 Km.) Albarracin mendizerran jaiotzen da.

Eta bera da Penintsula guztiko ibairik luzeena.

Eskubitik bakarrik datozkio ibaiadarrak: Jarama, Alagon, etab.

Duero ibaiak bezala, Tajok ere tarte txiki batean muga egiten du Portugalekin.